Katalunia, Madril eta Frantziatik jaso ditu bisitari gehien Turismo Bulegoak. Azken hiruhilekoan 2.303 lagunek erabili dute Turismo Bulegoa.
Ekainean, uztailean eta abuztuan Turismo Bulegora kontsultak egitera joan direnen kopurua %40 igo da aurten iazko datuekin alderatuz gero. Bisitaririk gehien Bartzelona, Madril eta Valentziatik jaso dituzte Estatu mailan; atzerriko datuei dagokionez, Frantziatik etorri da turista gehien.
Azken hiruhilekoan 2.303 lagunek erabili dute Turismo Bulegoa; iaz baino 647 lagun gehiagok. Horietarik gehienak Estatutik etorri dira: 1.010 lagun, kopuru osoaren %44. Gehienak, alde handiagaz, kataluniarrak dira; 344 guztira. Ondoren datoz Madril (189 bisita) eta Valentzia (110).
Atzerritik jasotako bisita kopuruak osoaren %15 hartzen du. Hemen ere lehenengo ageri den nazioa nabarmentzen da. Frantziarrek 108 bider jo dute Turismo Bulegora; ondoren, Italia (45), Erresuma Batua (37) eta Alemania (18) datoz.
Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegotik jasotako kontsulta kopurua %16koa da. Horietako gehienak (%75) Bizkaitik etorri dira. Oro har, bisita kopurua hile guztietan hasi den arren, uztaileko hazkundea azpimarragarria da, iazko kopurua bibidertu baino gehiago egin delako.
Kontsultarik gehienak aurrez aurre eta telefonoz egin badira ere, Turismo Bulegoak sortutako facebookaren bitartez zazpi kontsulta jaso dituzte azken hiruhilabetekoan. Hainbat izan dira
e-mail bidez jasotakoak ere.