Etorkinek euren hizkuntzan jasoko dute arreta zerbitzua

Anboto 2010ko abu. 27a, 08:23

Dualia enpresak eskainiko du zerbitzu hori, eta telefono bidezko kontsulta edo gestioetan emango da.

EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartea) eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenak etorkinei udaletan euren hizkuntzan hartzeko baliabideak eskaintzea du helburu. Egitasmoa batez besteko etorkin kopururik handiena duten herrietan abiatu zuten 2009an; EAEko hiru hiriburuetan, eta Getxon, Irunen eta Barakaldon. Hile honetan Durangon eta Ermuan ipini dute martxan, esperientzia pilotu moduan. Dualia enpresak eskainiko du zerbitzu hori, eta telefono bidezko kontsulta edo gestioetan emango da. Enpresa horrek 50 hizkuntza ingurutan eman dezake aldibereko itzulpena. Zerbitzu hori udaleko zerbitzu sozialen bitartez bideratuko da, eta hauek aldian aldiko egitasmoetan dabiltzanen eta itzulpengintza behar dutenen eskura jarriko dute zerbitzua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!