Tokiko Agenda XXIan talde parte hartzaileek 2008tik ona osatutako txostenak eskegi dituzte Udaleko webgunean, nahi duenak kontsultatzeko. Horrez gainera, herritarrek euren iritziak eta ekarpenak egiteko aukera dago.
Tokiko Agenda XXIan talde parte hartzaileek 2008tik ona osatutako txostenak eskegi dituzte Udaleko webgunean, nahi duenak kontsultatzeko. Horrez gainera, herritarrek euren iritziak eta ekarpenak egiteko aukera dago.
Durango 2002an hasi zen Tokiko Agendagaz lanean. Betidanik herritarren parte hartzeari \"garrantzia handia\" eman diote Aitziber Irigorasek azaldu duenez eta \"hein handian Tokiko Agendak emaitza onak eman baditu horregatik ere izan da\". Gaur egun, hiru lan-talde dabiltza lanean hainbat esparrutan durangarren bizi kalitatea hobetzeko zereginean, \"modu altruistan eta euren lana eskertu nahi dugu\".
Orain, Tokiko Agenda herritarrei gehiago hurreratzeko eta egiten dutenaren berri edonoren eskuragarri ipintzeko, Durangoko Udaleko webgunean atal bat sortu dute. \'Zerbitzuak\' atalaren barruan, \'Tokiko Asgenda 21 eta ingurumena azpi-atalaren barruan sartu behar da; ondoren, eskuinaldean \'Zelan parte hartu\' laukitxoan klikatu eta Tokiko Agendaren informazio osoa jaso ahalko da.
Batetik, 2008az geroztiko batzarretatik osatutako txostenak ipini dituzte, batzar bakoitzen zer gai landu zituzten zehaztuz. Irailetik aurrera egingo dituzten batzar informatiboen datak ere agertzen dira \'agenda\' atalean. Azkenik, ekarpenen bat egin eta iritziren bat azaldu nahi duen edonori ere horretako aukera emango diote.