Jatekoagaz trukatzeko 100 bale irabazteko aukera

Anboto 2010ko uzt. 13a, 09:42

Durango txartela erabiltzean pizza, gosari eta meriendengatik trukatzeko 100 bale irabazteko aukera eskaintzen du + Dendak-ek.

Durango txartela erabiltzean pizza, gosari eta meriendengatik trukatzeko 100 bale irabazteko aukera eskaintzen du + Dendak-ek. Hiru euroko baleak dira, eta Telepizza eta Café Misarben alda daitezke, hauek ere Durango txartelari atxikita daude. Sari hauek jasotzeko aukera Durango txartela duten 900 pertsonek lor dezakete bale horiek Durangaldeko 83 dendetan- Durango, Abadiño, Iurreta eta izurtza- Durango txartela erabiltzean. +Dendakek adierazi du, Durangaldean txartelak izan duen harrera \"garrantzitsua\" izan dela eta \"harrituta\" daudela txartelaren ezarpenak izan duen emaitzekin. Izan ere, \"Durango txartela duten jende kopurua gero eta handiagoa da\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!