Fauste auzoan bidegorriaren azken tartea eraikitzeko lanak direla eta, Zeharmendieta kalean hainbat aparkaleku okupatuko dituzte. Horren ondorioz, behin-behineko aparkaleku bat egokitzea adostu du Udalak auzo elkarteekin.

Izan ere, bidegorriaren lanek aparkatzeko toki gutxiago izatea dakarte, eta Centro Social San Fausto eta Gure San Fausto Berria elkarteek kezka agertu diote Udalari. Bi elkarte hauekin adostu da aldi baterako gunea egokitzea, Zeharmendieta kalean, hain zuzen ere Urkiagatorre kalearen eta Fauste auzunearen beraren artean.
Udalak, elkarteei agertutako \"lankidetza\" eskertu eta auzotarrei pazientzia estimatu die.