Astelehenean 10.500 triptiko banatuko dituzte

Anboto 2010ko uzt. 2a, 12:05

Oinezkoen, bizikletan dabiltzanen eta auto gidarien herri barruko lehentasunak, eta, eginbeharrak zein eskubideak jasotzen ditu astelehenean banatuko duten triptikoak.

Oinezkoen, bizikletan dabiltzanen eta auto gidarien herri barruko lehentasunak, eta, eginbeharrak zein eskubideak jasotzen ditu astelehenean banatuko duten triptikoak. Udabalbatzarrak oraintsu onartu du zirkulazio ordenantza gaurkotua. Durangon gero eta bidegorri gehiago egiten ari direnez, arlo hori arautu zuten ordenantzan, beste egokitzapen batzuen artean. Orain, argibide horiek jasotzen dituen triptikoa banatuko dute Durangoko etxeetan. Guztira 10.500 ale banatuko dituzte astelehenean. Jakinarazi dutenez, bidegorri sarea amaitzen denean bizikletan ibiltzeko 17,5 kilometro egongo dira Durangon eta bizikletak uzteko 44 gune (160 leku). Hauek dira triptikoak jasotzen dituen arauak: LEHENTASUNAK: Oinezkoak, txirrindulariak eta motordun ibilgailuak bidegurutzeetan elkartzen direnean lehentasun ordena hau izango da: 1. Oinezkoak 2. Txirrindulariak eta/edo patinatzaileak 3. Motordun ibilgailuak ERABILERA BAIMENDUAK - Bizikletak bide hauetan ibili daitezke: bidegorrietan, oinezkoak eta bestelakoak batera ibili daitezkeen guneetan (bidegorririk ez dagoenean) eta ibilgailuentzako galtzadatan (bidegorririk ez dagoenean). - Oinezkoak bide hauetan ibili daitezke: espaloietan, oinezkoak bakarrik eta/edo oinezkoak eta bizikletak ibili daitezkeen tokietan, eta, parkeetan lorategietako oinezkoentzako bideetan, besteak beste. Galtzada oinezkoentzako pasabideetatik edo zebrabideetatik zeharkatu behar dute. - Patinetan edo monopatinetan bide hauetan ibili daiteke: bidegorrietan, oinezkoak eta bestelakoak batera ibili daitezkeen tokietan eta parke eta lorategietako oinezkoentzako bideetan. BIZIKLETAN IBILTZEKO ABIADURA - Bidegorrietan, bizikletak abiadura egokian ibili behar dira, eta beti gehieneko abiadura hauek gainditu barik: 15 km/orduko bide normaletan, eta, 10 km/orduko oinezkoak eta bestelakoak batera ibili daitezkeen tokietan. EKIPAMENDUAK - Bizikletek txirrina eduki behar dute eta, gauez ibiltzen badira, argiak eta distira egiten duten elementuak (homologatutakoak), oinezkoak eta ibilgailuen gidariak ondo ikus ditzaten. - Bizikleta eta/edo patinak erabiliko dituzten 14 urtetik beherakoek kaskoa eraman beharko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!