Dámaso Casado, Euskadiko UGTko idazkari orokorra gaur Durangoko UGTko afiliatuekin bildu da irailaren 29rako deitu duten Greba orokorraren inguruan hitz egiteko.
Dámaso Casado, Euskadiko UGTko idazkari orokorra gaur Durangoko UGTko afiliatuekin bildu da irailaren 29rako deitu duten Greba orokorraren inguruan hitz egiteko.
Dámaso Casadok adierazi duenez, \"Espainiako Gobernuak beharginen eskubideen kontrako lege dekretuak egin eta orain arte lortu dugun eskubideetan atzerapausua ematen da\". Lan erreforma, behargin eta enpresa publikoen soldaten mozketa, jubilazio hartzeko epea luzatzea eta pentsioetan emango diren mozketa dela-eta irailaren 29an greba deitu du UGTk. Dámaso Casadok adierazi duenez, greba orokorrarekin lortu nahi dute \"aldaketa eragin eta erreformak beharginentzako positiboak izatea, langileak indartzea eta politikoak mentalizatzea ez direla bakarrik kapitalismoaren eskutik joan behar\".
Dámaso Casadok greba orokorrean \"sindikatuen batasuna funtsezkotzat \"jo du. Irailaren 29ko greba \"orain dela asko\" erabaki zutela adierazi du Casadok eta Europa mailako sindikatuen erabakia izan zela, eta bertan ELA ere izan zela. Beraz, \"espero dut ELA iraileko grebara ere gehitzea\". Bestalde, ekainaren 29ko greba \"ez da logikoa lehendik irailekoa hitzartuta baitzegoen\", dio Casadok. Gainera, greba horrek \"Espainiar Gobernu eta politikoengan ez du oihartzun handirik izan\".