Hizkuntza Eskola Ofizialean izena emateko aukera uztailean

Anboto 2010ko uzt. 2a, 10:00

Normalean Durangoko Hizkuntza Eskola Ofizialean izena emateko aukera irailera arte egoten da, baina aurten uztailean bakarrik eman ahalko da: uztailaren 1etik 20ra, hain zuzen ere.

Normalean Durangoko Hizkuntza Eskola Ofizialean izena emateko aukera irailera arte egoten da, baina aurten uztailean bakarrik eman ahalko da: uztailaren 1etik 20ra, hain zuzen ere. Matrikulak Internet bidez egin beharko dira www.eoidurango.net helbidean. Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana dira aukeran dauden hizkuntzak. Iaz ere Hizkuntza Eskolan ibili diren ikasleak tokia segurtatuta dute. Berriek balorazioa izango dute aurrez zehaztutako baldintzen arabera (familia ugaria, gutxitasun fisikoa…). Punturik gehien daukatenek lortuko dute lekua. Puntu kopuru bera dutenekin, zozketa egingo dute notario baten aurrean, eta han erabakiko dute alfabetoko zer hizkitik aurrera hasiko diren plazak banatzen. Hainbat mailatan 25 ingeles talde, euskarako 22, frantseseko 15 eta alemaneko 8 daude aukeran (gehienez, 25 ikaslekoak). \"Ingeles ikasleek kopuru osoaren %50 osatzen dute, gutxi gorabehera\", azaldu du Asun Elorriaga Hizkuntza Eskolako zuzendariak. Osatu bako taldeetan izena emateko aukera emango dute gerora. Interesatuei zenbaki bat eman eta horren arabera banatuko dituzte plaza horiek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!