Euskal Harley Eguna asteburuan, +Dendak elkarteak antolatuta

Anboto

Estatu osotik etorritako harley zaleek Durangoko kaleak hartuko dituzte.

Estatu osotik etorritako harley zaleek Durangoko kaleak hartuko dituzte. Motor hotsak hartuko ditu Durangoko kaleak. +Dendakek, hainbat elkarte eta erakunderen laguntzagaz, antolatutako II. Euskal Harley Egunak estatu osotik etorriko harley zaleak hartuko ditu. Landako gunean doan gosaldu ondoren, gaur motor irteera egingo dute; domekan ere irtengo dira ordu berean; Batean Bilbo inguruak bisitatuko dituzte eta bestean Lekeitioko kostaldea ezagutuko dute. Gaztetxoei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak 11:00etan egingo dituzte. Iluntzean, Eusko Labelek erretako txahala afaldu ondoren, antortxen kalejiran irtengo dira, hildako motorzaleak oroituz. Gauari Reverendo Parkerren musikak emango dio jarraipena. Domekan, jaialdiari amaiera eman aurretik, 13:00ak inguruan, txakolin dastaketa egingo dute. Asteburu osoan moto-egileen erakusketa ere antolatuko dute Landako erakustazokan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!