Martitzenean ospatu beharreko plenoa suspenditu egin zen grebaren aldekoek bultzatuta. PSE-EEk zinegotzien soldatak murrizteko mozioa aurkeztu behar zuen bertan.
Martitzenean ospatu beharreko plenoa suspenditu egin zen grebaren aldekoek bultzatuta. PSE-EEk zinegotzien soldatak murrizteko mozioa aurkeztu behar zuen bertan.
Alderdi sozialistak bere mozioaren berri eman du prentsa ohar bidez. \"Egoera ekonomiko zail honetan, beste udalerri batzuen eredua hartu eta zinegotzien soldatak jaistea adostuko duen batzorde bat osatzea\" proposatu behar zuen. Bilbo eta Barakaldon modu honetako erabakiak hartu direla ipini dute adibidetzat.
\"Krisiak Durangoko familia asko kolpatzen\" dituela uste dute sozialistek, eta egoera hau gainditzeko \"une batzuetan ulermena eta ardura eskatzen badiegu, gu geu izan behar gara lehenengoak eredua ematen\", adierazi dute.