A-8 autopistaren bidesarian "aldaketak eta murrizketak"

Anboto 2010ko eka. 20a, 15:59

EAJ, PSE, PP eta EAk akordioa lotu dute Batzar Nagusietan kanon hau kalkulatzeko modua aldatzeko.

EAJ, PSE, PP eta EAk akordioa lotu dute Batzar Nagusietan kanon hau kalkulatzeko modua aldatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak A8 autopistaren bidesarien inguruan hartutako erabakien berri eman zuen atzo Itziar Garamendi Herri Lanetako foru diputatuak. EAJ, PSE, PP eta EAren arteko akordio politikoa adostu dute lege araubidea eta Bizkaiko Errepideen Sektoreko Lurralde Planaren finantzaketa-irizpideak arautuko dituen foru arauaren edukiaren inguruan. "Akordioak dioenez bidesaria kalkulatzeko irizpideak aurrerantzean foru arau baten bidez finkatuko dira eta ez orain arte egiten zen moduan, dekretuz", azaldu dute Bizkaiko Foru Aldunditik. Europar Batasunaren hainbat zuzentarauk zehazten dituzte irizpide horiek eta hainbat kontzeptu hartzen dituzte kontuan, besteak beste, egindako tartea, azpiegituren kostua, ustiapena, mantentze-lanak... Irizpide horiek ezarrita egungo bidesarietan "aldaketak eta murrizketak" egingo dituztela adierazi du Itziar Garamendik. Neurri horrek Durangaldeko bidesarian ere eragingo du. Aralarren jarrera Aralarrek Bizkaian bidesarien inguruko akordioa "atzerakoia, insolidarioa, bidegabea eta ez ekologikoa" dela dio. A-8 autopistako eta Super Surreko bidesaria antzekoa izango dela esatean herritarrak "engainatzen" ari direla diote. "A8ari begiratuz gero kilometroko 0,098 da eta Super Surrentzat 0,2 kilometroko".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!