Herria elkarteak aurten ez du San Juan sua antolatuko

Anboto 2010ko eka. 22a, 09:06

Leku falta dela eta, aurten ezingo dutela antolatu jakin eragin dute prentsa ohar bidez.

Leku falta dela eta, aurten ezingo dutela antolatu jakin eragin dute prentsa ohar bidez. Herria elkarteak ez du San Juan sua antolatuko bihar gauean, eta herritarrak informatu gura izan ditu gertaeraz. Izan ere, auzoko zein inguruetako makina bat jende joan izan da aurreko urteetan dagoeneko ohiturazkoa bihurtu den ekitaldi honetara. Elkartea heltzen den zonaldean lekurik ez dagoela adierazi dute, eta gainera horrelako jai bat antolatzeko baldintza ere ez direla betetzen. \"Gero eta neurri gehiago bete behar dira parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko\", azaldu dute. \"Orain arteko eremu berdea zementuzkoa\" bilakatu dela diote, atsekabetuta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!