Barikuan hasiko da festa arratsaldeko 19:00etan, txupinazoagaz. Hilaren 29ra arte makina bat ekitaldi programatu dituzte antolatzaileek.
Barikuan hasiko da festa arratsaldeko 19:00etan, txupinazoagaz. Hilaren 29ra arte makina bat ekitaldi programatu dituzte antolatzaileek.
Txupinazoaren atzetik txalaparta eta tortilla jana etorriko dira, eta iluntzeko 20:00etan dantzaldia hasiko da Rex taldeagaz.
Zapatuan, goizean goizetik umeentzako zein kirola egiteko ekintzak izango dira. Gaztelu puzgarriak ipiniko dituzte 10:00etan, eta spining maratoia, arku tiroketa zein padel txapelketa ere antolatuko dira. 11:00etan bikoteen lasterketarako hitzordua ere ipini dute. Marmitako txapelketa hsaiko da 10:00etan, eta 14:30ean prestatutakoa dastatzeko ordua izango da. Bazkalondoa mariatxiek alaituko dute. Gero, mus, partxis eta saku txapelketak jokatuko dira. Gauean kontzertua eskainiko dute Segunda mano, Yoko Out eta Alerta taldeek.
Domeka artzai txakur erakusketagaz hasiko da, 12:00etan. 13:00etan txahala ipiniko dute burduntzian, tripa betetzeko aukera moduan. Arratsaldean, 17:00etan, dantza erakusketa izango da, eta gero kontzertua musika eskolako ikasleekin. 21:00etan txosna itxiko da, baina horretarako kupelak hustuko dituzte.
Martitzenean meza izango da ekitaldi nagusia, arratsaldeko 19:00etan.