Turismo bulegoak balantze positiboa egin du

Anboto 2010ko eka. 16a, 10:13

Durangoko turismo bulegoak \"oso ontzat\" jo du azken bost hilabeteetan izandako bisitari kopurua.

Durangoko turismo bulegoak \"oso ontzat\" jo du azken bost hilabeteetan izandako bisitari kopurua. Izan ere, Durangoko turismo bulegoko datuen arabera, denboraldi honetan 2.272 bisitari izan dituzte, iaz baino 1.176 pertsona gehiago. Aste Santuan izan zuten bisitari gehien, baina Turismo bulegoak jakitera eman duenez, \"aurtengo hilabete guztietan datuen hobekuntza egonkorra\" ikusi dute 2009. urteagaz konparatuta. Datu hauetan, egoitzaren leku aldaketak eragina izan duela uste du Turismo Bulegoak. Turismo bulegora hurbildu diren bisitariei dagokionez, gehienak, %39,26a, Durangarrak izan dira eta batez ere, Durangotik kanpoko informazioa eskatu dute, txango laburrak egiteko asmoagaz. Beste kasu batzuetan lanak egiteko edota Durangora etortzekoak ziren lagun edo senitartekoentzat hartzen zuten informazioa. Bestalde, Euskal Autonomi Erkidegotik bisitarien % 33a joan da Turismo bulegora ekintza kulturalei, interes-gune eta jatetxeei buruzko informazioa eskatzera. Neurri bajuago batean, Estatutik %21,17: gehienak Katalunia, Madril eta Valentziatik etorritakoak; zer ikusi daitekeen, non bazkaldu, batzuek non lo egin daitekeen ere galdetu dute. Inguruak bisitatzeko, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Urkiolara joateko garraioa galdetu izan dute. Kasu gehienetan txangoak eginez edo iragaitez egon dira Durangon. Frantziatik, Erresuma Batutik eta Estatu Batuetatik etorri dira atzerritar gehienak Durangora turismo egitera, Turismo Bulegoak dituen datuen arabera. Durango bisitatzen duten gehiengoa (%67,67) helduak dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!