Zapatu eta domekarako hainbat ekitaldi programatu dituzte Durangoko auzoan.
Zapatu eta domekarako hainbat ekitaldi programatu dituzte Durangoko auzoan.
Zapatuan, goizeko 10:30ean hasiko da egitaraua txupinazoagaz. Eguerdira arte, gaztelu puzgarriak izango dira bertan. Arratsaldean ere umeentzako jolasik ez da faltako, eta gainera, iluntze aldera, umeentzako diskoteka antolatuko dute. Txistorra banaketa egingo da afari legez, eta gero triki-poteoa eta erromeria izango dira. Azken hau Lotxoren eskutik.
Domekan, goizean umeak izango dira protagonista, joko eta abarrekin. 12:30ean Herri Maite akordeoi taldeak kontzertua eskainiko du, eta horren ostean Txoritxu Alai taldeagaz dantzarako ordua helduko da. III. Igel txapelketa ere antolatu dute 13:00etarako. Arratsaldean, 16:00etan, txapelketek jarraituko dute; mus eta briskakoak hain zuzen. Umeek ere izango dute zertaz gozatu, puzgarriak izango baitira. 18:00etan txokolatada prestatuko dute, eta gero, 20:00ak inguruan, jaiari agurra egingo zaio.