Azken hileetan Haitiko lurrikaran erasandakoei laguntzeko dirua batzen ibili da Zubiguneak tailer parte-hartzailea hainbat ekintzaren bitartez, \'Durangok Haiti gogoan\' lelopean.
Azken hileetan Haitiko lurrikaran erasandakoei laguntzeko dirua batzen ibili da Zubiguneak tailer parte-hartzailea hainbat ekintzaren bitartez, \'Durangok Haiti gogoan\' lelopean.
Gaur, Ezkurdi plazan, Munduko Arrozak ekimena egongo denez, egun hau aprobetxatuko dute batutako dirua Haitin proiektu bat garatuko duen elkarte bati emateko.
Beste hainbat ekimen ere egingo dituzte. Eguerdira bitartean umeentzako tailerrak, musika eskolaren kontzertua eta Dakamarraksia taldearekin kalejira egongo dira. 16:00etan Amaia Zubiria kantuan ariko da eta umeentzako ipuin kontaketa ere izango da.