Gaur, 21:00etatik aurrera, Haitiri elkartasuna adierazteko jaialdia izango da Plateruenean. Bihar, Ezkurdi plazan, Munduko Arrozak ekimena egongo da.
Azken hileetan Haitiko lurrikaran erasandakoei laguntzeko dirua batzen ibili da Zubiguneak tailer parte-hartzailea hainbat ekintzaren bitartez, \'Durangok Haiti gogoan\' lelopean.
Gaur, 21:00etatik aurrera, Haitiri elkartasuna adierazteko jaialdia izango da Plateruenean (5 euro): Ermuko Batu Afro Vasco Folk, Barakaldo Betto Snay, eta, Durangoko, Orfeoia, Gal Sen Warriors Hip-Hop taldea eta Maria Anabao Koro Afrikarra taldeek joko dute.
Bihar, Ezkurdi plazan, Munduko Arrozak ekimena egongo denez, egun hori aprobetxatuko dute batutako dirua Haitin proiektu bat garatuko duen elkarte bati emateko.
Bihar beste hainbat ekimen ere egingo dituzte. Eguerdira bitartean umeentzako tailerrak, musika eskolaren kontzertua eta Dakamarraksia taldearekin kalejira egongo dira. 16:00etan Amaia Zubiria kantuan ariko da eta umeentzako ipuin kontaketa ere izango da.