Azken urte bietan plana garatzeko ez dela aurrerapausurik eman salatu dute.
Euskara Planaren \"beharrizana\" argi duten arren, bere sasoian, txostena irakurri eta \"hutsuneak antzeman\" zituztenez, Talde Mistoak plana onartzeko bozketan abstenitzea erabaki zuen. Hutsuneen artean planan aurrera eramateko \"baliabide pertsonalaren gabezia\" zegoen. Horren haritik, asteon gogoratu dutenez, \"normalkuntza teknikariaren irudia aldarrikatu dugun arren, itzultzaile teknikari baten lanpostua onartu da\". Talde Mistoaren ustez, teknikari honek \"ez du plana martxan ipiniko\", bere lana testuak itzultzea delako eta \"langileek erdaraz funtzionatzen jarraituko dute\".
Zerrendatu dituzten gabezia anitzen artean oraindik batzordeetako eta osoko dokumentazio gehiena \"erdara hutsez\" jasotzen dituztela dago.
Azken urte bietan \"ez da Euskara Plana garatzeko aurrerapusurik eman\" eta, beraz, Talde Mistoaren ustez, \"udal honek euskarari bigarren mailako izaera ematen dio inpunitatea osoz eta lotsa barik\": \"EAJ, PSOE, Aralar eta EBk espainolez funtzionatzen duen udal eredu bikaina lortu dute beren arduragabekeria politikoari esker\".
Euskararen ordenentzagaz ere berdina gertatuko den beldurra dute \"argazki polit eta lelo handiekin onartu eta euskararen aldeko benetako lanketarik ez egiteko\" susmoa hartzen diote. Horregatik, ordenantzari ere \"jarraipen zorrotza\" egingo diotela aurreratu zuten.