Lehiaketan parte hartzeko oinarriak azaldu ditu Udaleko Jai Kontseiluak.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak azaldu ditu Udaleko Jai Kontseiluak.
Uda ostean etorriko dira eskualdeko hainbat jai, eta tartean izango dira Durangoko Sanfaustoak. Dagoeneko ipini dute martxan jaiak iragartzeko kartelaren lehiaketa, eta oinarriak zehaztu dituzte. Artista afizionatu zein profesionalek parte hartu dezakete, baina lanek originalak behsr dute izan. Euskarri trinkoan eta digitalean aurkeztu behar dira lanok, uzatailaren 15a baino lehen Herritarren Arreta Zerbitzuan. 70 zm altueran eta 50 zabaleran, horiek neurriak.
Egile bakoitzak gura beste lan aurkeztu ditzake, eta gaia ere librea da. Dena dela datu batzuk agertzea beharrezkoa da: \"San Fausto Jaiak 2010 Durango\" eta data ere agertu behar da: \"Urriaren 9tik 17ra\".
Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu. Lan guztien artean, epaimahaiak bost aukeratuko ditu, eta Udaleko web orrian ipiniko dira herritarrek botoa emateko. Boto honek %50eko balioa izango du, eta epaimahaiak beste &50a.