Erralde hiltegiak hilabete honetan errekorra gainditu du, Eneko Egibar Erraldeko gerenteak azaldu duenez.
Erralde hiltegiak hilabete honetan errekorra gainditu du, Eneko Egibar Erraldeko gerenteak azaldu duenez.
\"Zorrotzako hiltegiko itxieraren ondorioz 300 buru gehiago hil ditugu hile honetan, guztira 950 izan dira\" azaldu du, \"eta ez dugu zerbitzuan arazorik eduki, oso ondo moldatu gara\".
Hiltegi berria
Erraldeko hiltegi berria Berrizen, Eitua auzoan, eraikitzeko lanak Eneko Egibar Erraldeko gerenteak azaldu duenez, \"uda inguruan hasiko dituzte\". Eraikina Berrizko lehengo zabortegian egongo da kokatuta. Eneko Egibar, Erraldeko gerenteak azaldu duenez, \"proiektuak zortzi milioi euroko aurrekontua izango du\".
Hiltegi berriak zatikatze gela, izozte tunela eta izozte ganbera izango ditu. Behi, ardi eta txerri aziendako buruak hilko dituzte hiltegi berrian.