Durango eta Iurreta banatzen dituen mugarriak bisitatuko dituzte zapatuan

Anboto 2010ko mai. 26a, 18:17

Aurten11. aldia beteko du Mugarri Egunak. Udalaren laguntzagaz eta Alpino Mendizale Taldeak antolatuta urtero Durangok mugakide dituen herrien arteko mugarriak bisitatu ohi dituzte.

Aurten11. aldia beteko du Mugarri Egunak. Udalaren laguntzagaz eta Alpino Mendizale Taldeak antolatuta urtero Durangok mugakide dituen herrien arteko mugarriak bisitatu ohi dituzte. Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Andra mariko elizpean. Edizio honetan Durango eta Iurreta banatzen dituen mugarrietatik hogeita zortzi ikusiko dituzte. Ibilbidea Arrioletxe baserrira doan bidean hasiko da, Orozketarako aldapan. Udalaren ur-andelatik, eta Larrinagatxutik Landako kiroldegira joango dira mugarriak aurkituz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez bost ordu inguruan burutu daitekeen ibilbidea da. Izen emateko azken eguna maiatzaren 28a da Pinondo etxean.Izena ematen duten guztiei txartel bat banatuko diete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!