Nualan gunearen elkartasun ekimena

Anboto 2010ko mai. 26a, 13:08

\"Nualan con Sonrisas Bombay\" lemapean, salmenta solidarioa ipin dute martxan www.espacionualan.com webgunean.

\"Nualan con Sonrisas Bombay\" lemapean, salmenta solidarioa ipin dute martxan www.espacionualan.com webgunean. Sonrisas de Bombay, Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bat da, Indian umeen eskubideak defendatzen dituena, eskolak sortzen laguntzen duena, eta baita lepra borrokatzeko ospitaleak eraikitzen dituena. proiektu honetako irabaziak GKE horretara bideratuko ditu Nualan guneak. Irailera bitartean, astero-astero bost produktu egongo dira salgai webean. Hiru urteko ibilibidea du Nualan guneak, eta arduradunek azaldu dutenez, \"beti egon gara horrelako gizarte ekintzekin konprometituta, hasieratik\". Artista berriei ere lekua egin izan die guneak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!