Astelehen goizaldean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, bere bikote ohiaren etxean sartu eta jo ostean, etxeko hainbat tresna apurtu zituelakoan.
Astelehen goizaldean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, bere bikote ohiaren etxean sartu eta jo ostean, etxeko hainbat tresna apurtu zituelakoan.
Herrizaingo sailak informatu duenez, astelehen goizeko 02:45ean emakume bat agertu zen Durangoko ertzain-etxean, bere senar ohia salatuz. Antza denez, bere lantokian aurkeztu zen gizona, eta emakumea konturatu barik etxeko giltzak ostu zizkion. 01:00ak aldean, emakume etxera bueltatu eta armairuan gordeta itxaron zion gizonak. Honek, emakumea bultzatu zuen ohearen kontra eztabaida izan ondoren. Gero, hainbat etxe-tresna apurtu zituen, Ertzaintzaren arabera.
Ertzainak emakumearen etxera hurreratu ziren, baina ez zegoen han ustezko erasotzailea. Alboko kale batean harrapatu zuten.