Udal Euskaltegiaren kokapenaren gainean Udalak ez duela aurreikuspenik izan salatu du Aralarrek.
Udal Euskaltegiaren kokapenaren gainean Udalak ez duela aurreikuspenik izan salatu du Aralarrek.
Horregatik, Udaleko Bulego Teknikoak, euskaltegiko irakasle eta langileek eta alderdi politikoek osatutako batzordea eratzeko eskatu dute. Batzorde hori \"hainbat azkarren\" eratu dezatela ere eskatu dute, \"sortu den arazoari irtenbidea emateko\".
Aralarren esanetan, Udal Gobernuak Euskaltegia Azterlanen (Maristak) eraikin zaharrean birkokatzea proposatu du aurten, bide batez, Berritzegunearen (irakasleentzako prestakuntza zerbitzua) kokapen arazoa konponduz. Erabaki hori hartzerakoan \"eraikina Euskaltegiaren beharrizanetara moldatzen ote den ez zela kontuan hartu pentsatzen dugu eta ez zietela galdetu ez irakasleei, ez Euskaltegiko zuzendaritzari\". Izan ere, Euskaltegiko langileak eraikina ikustera joan dira eta \"beharrezko baldintzak ez dituela betetzen ondorioztatu dute\".