Aurten XXI. aldia izango du zapatuan (maiatzak 22) jokatuko den lasterketak.
Aurten XXI. aldia izango du zapatuan (maiatzak 22) jokatuko den lasterketak.
Larunbatean XXI. Durangoko Saria lasterketa jokatuko dute Durangoko Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Lasterketa kadeteen mailakoa da. 11:00etan abiatuko dira Fray Juan de Zumarraga kaletik eta 56 kilometro egin ondoren toki berean helmugaratuko dira.
Durangotik Elorriora joango dira Miota gaina igarota. Atxondo eta Abadiñotik bueltan bigarren bider gainditu beharko dute Miota. Handik Iurretara joango dira eta eskumarantz hartuta Garai igoko dute. Garaitik helmugarantz bideratuko dira. Txirrindulariak 12:30 inguruan helmugaratzea itxaroten dute antolatzaileek.
Emakumeen Saria
Bestalde, ekainaren 8an Durango-Durango IX. Emakumeen Saria lasterketa antolatuko du Durangoko Txirrindulari Elkarteak. UCIri dagokion nazioarteko lasterketa da. Maila goreneko 20-22 talde etortzea aurreikusita dago.