Durangarrek igerilekuetako bainu denboraldia \"bete-betean gozatu\" dezaten Adiefek \"neurriak hartuko\" dituela jakinarazi du asteon Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko delegatuak.
Durangoko biztanleek igerilekuetako bainu denboraldia \"bete-betean gozatu\" dezaten Adiefek \"neurriak hartuko\" dituela jakinarazi du asteon Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko delegatuak EAEn duen delegatuak. Horretarako, azpiegituren inguruan eraikitzen ari diren \"Mañaria biaduktuko lanak geratuko\" dituzte.
572 metroko biaduktuaren eraikitze lanen exekuzio plana moldatuko dute \"lanek edo garraio pisutsuak igerilekuen erabiltzaileak ez kaltetzeko\". Bitartean, lanak biaduktuaren punturik hurrunenera tokialdatuko dituzte.
Bestalde, lanen ondorioz igeriku ondoko aparkalekua hartu dutenez, \"hura berriro erabilgarri ipini bitartean Adifek beste aparkaleku bat egiteko konpromisoa hartu du Udalagaz\".