Ogasuneko bulego berrira bisita ofiziala egin dute

Anboto 2010ko mai. 14a, 10:00

Zaharberritu ondoren, ateak zabalik ditu Ogasuneko bulego berriak, eta atzo bisita egin zuten José María Iruarrizaga ogasun diputatuak eta Aitziber Irigoras alkateak.

Zaharberritu ondoren, ateak zabalik ditu Ogasuneko bulego berriak, eta atzo bisita egin zuten José María Iruarrizaga ogasun diputatuak eta Aitziber Irigoras alkateak. Iruarrizagaren esanetan, \"behin-behinekoa izan den bulego baten ondoren, egoitza egoki bat sortu da azkenean\". Irigoras ere \"pozik\" azaldu da, Durangoko eta Durangaldeko herritarrentzat albiste ona dela gaineratuz. Bere ustez, \"egindako hobekuntzagaz, administrazioa jendearengandik hurrago\" egongo da. Zerbitzua zein langileak ezagutu eta bisita Ogasuneko beste bulego batzuekin kontaktatuz amaitu zuten, webcam bitartez. Balmaseda eta Gernikako arduradunekin egin zuen berba diputatuak. Durangoko bulegoan sei informatzaile, arduradun bat eta errenta likidatzaile bi daude. Bilboko egoitza nagusian egiten diren ia eragiketa guztiak egin daitezke Askatasun etorbideko bulegoan, azaldu dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!