Atzo aurkeztu zuten Plana. Berdintasun Plana ekimen baten \"abiapuntua\" dela azaldu zuen Aitziber Irigoras alkateak, eta herritarren \"parte-hartzeagaz\" osatzea nabarmendu zuen.
Herrian martxan jarri duten lehenengo Berdintasun Plana aurkeztu zuten, eguazten arratsaldean, Pinondo Etxean. Agerraldian, udal ordezkariez gainera, Elhuyar Aholkularitzako ordezkariek planaren inguruko azalpenak eman zituzten.
Berdintasun Plana ekimen baten \"abiapuntua\" dela azaldu zuen Aitziber Irigoras alkateak, eta herritarren \"parte-hartzeagaz\" osatzea nabarmendu zuen.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7500/7578/1.jpg[/imgd] Elhuyar Aholkularitzak herritarren eta Udalaren arteko bitartekari lana egin du planaren osaketan. Diagnostikoa egiteari 2007an ekin zioten, herriko berdintasun egoera zein zen aztertzeko. Parte-hartze prozesuan 2008an eta 2009an herritarren ekarpenak jaso dituzte. Herriko elkarte, sindikatu, udaleko teknikari, zinegotzi, eragile eta herritarrak zortzi lan-taldetan banatu dituzte. Plan honek \"Emakunderen laugarren plangintzagaz eta Berdintasun Legeagaz\" bat egiten duela azaldu zuten udal ordezkariek. Plana garatzeko herritarren mahaia eratu dute.
Goiztidi Diaz berdintasun zinegotziaren berbetan, planaren helburuak \"zeharkakotasuna, ahalduntzea, genero indarkeria eta erantzukidetasuna\" dira. Gaineratu duenez, \"plana erreminta bat da berdintasunaren aldeko ekintzak antolatzeko\". Ekimen honetan Andraguneak duen garrantzia azaldu zuen, \"herriko emakumeek topagune bat izan dezaten\". Emakume kontseiluaren lana ere gogoratu zuen.