Domeka goizean jazo zen atxiloketa. Ertzaintzak erasoaren abisua jaso zuen eta 39 urteko gizona komisaldegira eraman zuten.
Domeka goizean jazo zen atxiloketa. Ertzaintzak erasoaren abisua jaso zuen eta 39 urteko gizona komisaldegira eraman zuten.
Goizeko 07:30ean eman zuten gertakarien abisua. Durangoko ertzain-etxeko agenteak bertaratu zirenean, bikote bat udaltzaingoagaz batera ikusi zuten. Hauek ere egoeraz ohartuta hurreratu ziren. Erasoa egin zuena andrearen gizona zela ziurtatzean, atxilotu eta komisaldegira eraman zuten. Andreak hainbat lesio zituen, gizonaren kolpeen ondorioz.