Oraindik datu zehatzak emateko goizegi bada ere, jendeak igerileku zein azpiegitura berriekiko \"interes handia\" erakutsi duela adierazi du Alejandro Bilbao Durangoko kirol azpiegituretako arduradunak.
Oraindik datu zehatzak emateko goizegi bada ere, jendeak igerileku zein azpiegitura berriekiko \"interes handia\" erakutsi duela adierazi du Alejandro Bilbao Durangoko kirol azpiegituretako arduradunak: \"Izena ematera baino, informazioa eskatzera etorri dira gehienak lehenengo aste honetan. Tasak, prezioak, eskaintzen ditugun ikastaroak…\".
Gainerako azpiegiturek ere harrera ona izan dute, baina guztietatik \"fitness eta spinning klaseak\" bereizi ditu Bilbaok, harrera oso ona izan dutelako. \"Aquaspinning saioak hartzeko ere geroago eta jente gehiagok erakusten du interesa\", azpimarratu du.
Igerileku handienak kloroz tratatzen dituzte, eta asteon gaztetxo batzuk galdetu ei dute, kloroari alergia diotenez, ea zer alternatiba duten. Igerileku irregularrak eta olgetakoak bromoagaz tratatzen dira, eta hantxe eskainiko diete alternatiba.
Igerilekuak 08:00etatik 22:00etara daude zabalik astegunetan; zapatuetan 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00 zabaltzen dituzte, eta igandeetan 09:00etatik 14:00etara.