Zapatuan, maiatzaren 1ean, Ibaizabal Ikastolaren 10. urtemuga ospatu zuten Durangon. 300 lagun batu ziren mahaiaren bueltan. Argazkiak
Azken asteetan zenbait ekitaldi antolatu dituzte Ikastolakoek, eta zapatukoa zen handienetakoa. Kurutziaga Ikastolako frontoian bazkaltzeko hitzordua ipini zuten, eta ikasle, irakasle, guraso zein ikasle ohi ugarik eman zieten erantzuna. Denera, 300 bat lagun batu ziren bazkaritarako.
Arratsaldean kalejira egin zuten Durangoko kaleetatik, batukada, trikitilari eta animazioz lagundurik.
[img]http://www.anboto.org/images/7500/7515/1.jpg[/img]