Mapfrek behargin bat kaleratu du "bidegabe"

Anboto 2010ko api. 29a, 09:47

ELA eguaztenean Durangoko Mapfre aurrean mobilizatu zen, enpresak behargin bat kaleratu zuelako. Kaleratutako behargina mobilizazioan parte hartu zuen eta bertan adierazi duenez, \"egun batetik bestera kalean utzi naute\". Gainera, \"ezin dut ezer egin enpresak bidegabeko kaleratzea izan dela onartu du-eta\".

ELA sindikatua eguaztenean Durangoko Mapfre aurrean mobilizatu zen, martxoaren 22an enpresak behargin bat kaleratu zuelako. Kaleratutako behargina 52 urteko andrea da, 28 urtean enpresan lanean jardundakoa, mobilizazioan parte hartu zuen eta bertan adierazi zuenez, \"egun batetik bestera kalean utzi naute, justu jubilaziorako kotizatu behar nuenean, eta onura sozial guztiak galdu ditut\". Gainera, \"ezin dut ezer egin enpresak bidegabeko kaleratzea izan dela onartu du-eta\". Behargina \"oso minduta\" dago: \"Ez dut inoiz bezeroen kexarik izan, eta nagusiak nirekin pozik zeudela pentsatzen nuen\". Mapfrek kaleratzeko eman dituen arrazoiak, beharginak azaldu duenez, \"iraila abenduko kanpainan ezarritako kopurua baino bezero gutxiago lortu nituela eta interes gutxi nuela\" dira, baina \"hori ez da onargarria\", beste kanpainetan kopurua gainditu zuelako. \"Dakigunez, Mapfrek behargin bat kaleratzen duen lehen kasua da, lapurtzen dutenak bakarrik kaleratzen dituzte, alferrak ere ez dituzte kaleratzen. Eta nik ez dut lapurtu\". Beharginaren arabera, enpresaren erabakian ez dago arrazoi ekonomikorik, \"pertsonalak izan daitezke, edo koiunturalki enpresari ondo datorkiolako\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!