Durango Judo Klubak Gasteizko 19. Nazioarteko Torneoan parte hartu du asteburuan. Gure gaztetxoek urrezko sei domina, zilarrezko 10 eta brontzezko zortzi irabazi dituzte.
Durango Judo Klubak Gasteizko 19. Nazioarteko Torneoan parte hartu du asteburuan. Gure gaztetxoek urrezko sei domina, zilarrezko 10 eta brontzezko zortzi irabazi dituzte.
Aurten Durango Judo Klubeko 24 gaztetxok parte hartu dute Gasteizko San Viator 19. Nazioarteko Torneoan. Denak ondo ibili baziren ere, azpimarratzekoa da prebenjaminetan Josu Ayartzaguena, Oinatz Garcia, Ander Iturbe, Ignacio Erdoiza, Jon Olea, Eneko Peralta, Sergio Garcia eta Julen Ugartek egindako lana. June Sala ere bikain aritu zen eta hirugarren postu baliotsua lortu zuen.
Torneoan parte harzteaz gainera, gaztetxoek Zientzia Naturalen museoa bisitatu zuten eta Gasteizko alde zaharretik ere ibili ziren.
[img]http://www.anboto.org/images/7400/7473/1.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7400/7473/2.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7400/7473/3.jpg[/img]