Ez dago izenik eman beharrik. Nahikoa da bertara joan eta txandari itxarotea. Hamar minuturo talde bat osatuko dute.
Biharko (apirilak 27) inaugurazio ofizialaren zain, dagoeneko prest dauden igerileku eta kirol gune berriko azpiegiturak erakutsi ditu gaur lehenengoz Udalak. Azpiegitura berriak bertatik bertara ikusteko aukera asteazkenetik ostiralera ere badago; 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara bisita gidatuak egingo dituzte. Ez dago inon izenik eman beharrik, nahikoa da bertara joan eta txanda egokitu arte itxarotea; hamar minuturo talde bat osatuko dute. Datorrena astetik aurrera (maiatzak 3) zabalik egongo da Landako Kirolgune II.
Azpiegiturak hiru zonaldetan banatuta daude. Sarretik zuzen aurrerantz eginda igerilekuak daude; gorantz spinning gunea dago eta ezkerretarantz fitness eta bestelako guneak.
Beheko solairuan, besteak beste, kafetegia, zortzi aldagela, kirol anitzetarako aretoa eta igerilekuak daude. Guztira zazpi igerileku daude. Horietako bi igeri egiteko dira (erdi olinpikoak) eta luze-zabalean neurri berdina dute: 25X12,5. Olgetarako eta umeentzako ontzi bana eta hidromasajedun zein bestelako erabileretarako beste hiru ontzi ere badaude.
Lehenengo pisuan spinning gela, begiraledun fitness gela eta igerilekuko harmailak daude, besteak beste. Fitness eremuak hainbat motatako 120 aparatu ditu gutxi gorabehera: giharrak lantzeko, makina kardiobaskularrak eta hainbat gelatarako osagarriak (indoor zikloak, stepa, aerobica, batuka…).
Spinbyke aretoak 80 metro karratu ditu eta gaur egun 35 bizikleta ipini dituzte. Azaldu dutenez, 45 spinkyke ipintzeko tokia dago.
Eraikinak, guztira, 14.844 metro karratu erabilgarri ditu.
[img]http://www.anboto.org/images/7400/7472/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!