Martitzenean inauguratuko dituzte igerileku berriak

Anboto 2010ko api. 25a, 11:00

Amaitu dituzte Landakoko igerilekuetako lanak eta martitzenean, 19:00etan, inaugurazioa ekitaldia egingo dute; besteak beste, David Meca igerilaria etorriko da. Maiatzaren 3tik aurrera zabalik egongo da herritarrentzako.

Amaitu dituzte Landakoko igerilekuetako lanak eta martitzenean, 19:00etan, inaugurazioa ekitaldia egingo dute; besteak beste, David Meca igerilaria etorriko da. Maiatzaren 3tik aurrera zabalik egongo da herritarrentzako. Durangoko Gobernu Taldeak azaldu duenez, hilaren 27ko ekitaldian gonbidatu ugarik parte hartuko du. Horietan ospetsuena David Meca igerilaria da. Durango eta Abadiñoko igeriketa klubak, Mugarra triatloi taldea eta beste hainbat talde ere joango dira. Bertan izango da Javier Berasategi ere, 1967an Tabirako igerilekuak inauguratu zituena. Helburu berriak dituzte kudeatzaileek, \"orain arte heldu ez garen jendearengana ailegatu gura dugu\"; langabetuak eta 23 urtez azpikoak aipatu dituzte, adibide legez. Hiru igerileku egin dituzte: bi nagusientzako dira bat umeentzakoa, erlaxatzeko ere badena. Bestalde, kirol-guneak makinekin hornituriko gimnasioa eta aerobica, spinning-a… praktikatzeko aukera eskaintzen du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!