Jesuitak ikastetxea hirugarren RetoAlcoa enpresa lehiaketan

Anboto 2010ko api. 22a, 17:36

Jesuitak ikastetxeko Goiza taldeak hirugarren saria irabazi du Alcoa Fundazioak sustatzen duen RetoAlcoa enpresa lehiaketako zortzigarren edizioan.

Jesuitak ikastetxeko Goiza taldeak hirugarren saria irabazi du Alcoa Fundazioak sustatzen duen RetoAlcoa enpresa lehiaketako zortzigarren edizioan. Marilen izan zen sari banaketa, eta Oihane Gulín, Oier Ozaeta eta Gorane Gorospek diploma bana jaso zuten. Guztira, hainbat komunitateko 500etik gora ikaslek parte hartu dute lehiaketan. Finalisten artean izan ziren Madrilgo, Alicanteko eta Lugoko ikastetxe batzuk ere. Sari banaketaz gainera, bertaratu ziren finalista guztiek enpresa eta kontsultore batzuetako profesionalek eskainitako Oportunidades de Inserción Social Laboral izeneko seminarioan ere parte hartu ahal izan zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!