"Maratoi goxoa" antolatuko dute Haitiren alde

Anboto 2010ko api. 20a, 17:16

Zubiguneak Durangoko elkarteen tailer parte-hartzaileak \"elkartasunezko mokadutxoak\" eskainiko ditu zapatuan, 18:00etan Ezkurdiko plazan.

Zubiguneak Durangoko elkarteen tailer parte-hartzaileak \"elkartasunezko mokadutxoak\" eskainiko ditu zapatuan, apirilaren 24an, 18:00etan Ezkurdiko plazan. Antolatzaileek ekimenari \"Haitirentzako 100 tarta\" izena jarri diote. Herriko elkarteetako kideek pastelak prestatuko dituzte eta zati bakoitza euro baten truke salduko dute. Batutako diru guztia Haiti berreraikitzeko proiektuetara bideratzea dute helburu. Herritarrei zapatuko ekitaldian parte hartzeko deia egin diete. Durangok Haiti Gogoan ekimenak herrialde hartara laguntza bidaltzeko beste hainbat ekintza antolatu ditu Durangon. Durangoko Udala, Zabaltzen-Sartu, Andereak, Appedur, Asociación Ghana, Bateginez, Caritas, Geu Be, Gure San Fausto Berria, Herria auzo elkartea, Irrikiclown, Jesuiten Etxea, M´lomp eta +Dendak dira dira Haitira bidaltzeko laguntza batzeko elkartea sortu duteneak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!