Gazte talde batek biraoak bota zituen elizkizunean

Anboto 2010ko api. 17a, 11:00

Durangoko Uribarriko Andra Mari Basilikaren Pastoral Kontseiluak apirilaren 2an basilikan izandako gertakariak salatu ditu.

Durangoko Uribarriko Andra Mari Basilikaren Pastoral Kontseiluak apirilaren 2an basilikan izandako gertakariak salatu ditu. Kontseiluak azaldu duenez, \"lotsagarria izan zen eta samina sortu zuen gazte talde batek (hamar bat lagunez osatua, euren berbetan Iruñekoak jatorriz) Bariku Santuko elizkizunetan birritan sartu ziren, biraoka eta ofizioak oztopatu guran\". \"Esker ona\" agertu gura izan diete eliztarrei, talde bat eurengana joan eta \"indarkeriarik barik\" elizatik atera zituelako, \"elizkizunak normaltasun osoaz jarraituz\". Harridura handia sortu die, bestalde, \"hain jende kopurua handia gure hirira bazetorrela jakinik, zelan ez ziren aurreikusi halako egoerak\". Ertzaintzak eta Udaltzaingoak emandako erantzuna \"tristea\" izan zela diote, \"nahiz eta telefonoz ohartu ertzaintzari eta udal bulegoan pertsonalki agertu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!