Hilaren 27an inauguratuko dituzte igerileku berriak

Anboto 2010ko api. 16a, 12:05

Amaitu dituzte Landakoko igerileku berrien lanak. Aiprilaren 27an inaugurazio ekitaldia egingo dute hainbat gonbidatugaz batera; tartean David Meca igerilari ezaguna. Maiatzaren 3tik aurrera zabalduko dituzte igerileku berrien ateak.

Amaitu dituzte Landakoko igerileku berrien lanak. Aiprilaren 27an inaugurazio ekitaldia egingo dute hainbat gonbidatugaz batera; tartean David Meca igerilari ezaguna. Maiatzaren 3tik aurrera zabalduko dituzte igerileku berrien ateak. Durangoko Gobernu Taldeak azaldu duenez, hilaren 27ko ekitaldian gonbidatu ugarik parte hartuko dute. Horietan ospetsuena David Meca igerilaria da; uretan luze bat egingo duela ere aurreikusten dute, estreinaldia emateko. Durango eta Abadiñoko igeriketa klubak, Mugarra Triatloi Taldea eta beste hainbat talde ere izango dira bertan. Javier Berasategi, Tabirako igerilekuak inauguratu zituena 1967an, bertan izango da baita ere. Horretaz gainera, erakustaldiak antolatuko dituzte. Aparkatzeko 37 leku daude eraikinaren behealdean, eta \"anbulatorioko parkina ere publikoa\" dela gogoratu dute, \"Landako Gunekoa minutu gutxira dagoela ahaztu barik\". Helburu berriak dituzte kudeatzaileek, \"orain artean heldu ez garen jendearengana ailegatzea\". Langabetuak edota 23 urtez azpikoak aipatu dituzte, adibide legez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!