Durangoko Turismo Bulegoak Kataluniako Nazioarteko Turismo Aretoan Durango sustatzen dihardu, apirilaren 15etik 18ra.
Durangoko Turismo Bulegoak Kataluniako Nazioarteko Turismo Aretoan Durango sustatzen dihardu, apirilaren 15etik 18ra.
Durangoko standeko ardatza urte-sasoiak izango dira, Turismo Bulegoaren arabera \"ondo laburbildu eta irudikatzen dutelako herriak urte osorako moduko proposamena daukala. Bulegoak adierazi duenez, \" aukera bikaina da bidaiazaleekin harremanetan ipintzeko; izan ere, azoka honek balizko 200.000 hartu-eman lortzeko bidea ematen digu\".
Kataluniako Nazioarteko Turismo Aretoak 19. edizioa du aurtengoa, eta turismoaren industriako erakusleiho komertzialik sendoenetakoa dela jakinarazi du Bulegoak. Kontutan izan behar da, gainera, katalanak direla Durangora datozen bisitari kopuru handi bat. Bartzelonako azokara joan gura dutenek Turismo Bulegoan doako sarrerak eskuratu ditzaketela jakinazi dute.