Prozesu parte-hartzailearen bidez osatutako Berdintasun Plana aurkeztu dute

Anboto 2010ko api. 14a, 11:00

Iazko ekainean Durangoko udalbatzarrak lehenengo berdintasun plana onartu zuen. Harrezkero, Berdintasun Saila eragile ezberdinekin lanean ibili da plana gorpuzteko eta asteon eman dute osatutako planaren berri.

Iazko ekainean Durangoko udalbatzarrak lehenengo berdintasun plana onartu zuen. Harrezkero, Berdintasun Saila eragile ezberdinekin lanean ibili da plana gorpuzteko eta asteon eman dute osatutako planaren berri. Goiztiri Diaz Berdintasun Saileko arduradunak azaldu zuenez, plana oinarri hartuta \"urtean urteko ekintzak\" antolatuko dituzte, ez luzarogokoak. Urte amaieran \"egindako ekintzen ebaluaketa egingo dugu eta hortik ateratako ondorioekin hurrengo urteko ekintzak zehaztuko ditugu\". Berdintasun Planaren eraketa \"prozesu partehartzaile\" baten ondorioa dela azaldu zute. Prozesu horretan zortzi taldek eta 74 lagunek parte hartu dute. Horietatik 49 emakumezkoak dira eta 25 gizonezkoak. Azaldu zutenez ahalik eremu zabalenetako kideak batzen saiatu dira: kultur, kirol, ingurugiro… arlokoak: \"Beraz, Udalaz gainera, herritarrak planaen osaketan parte hartu dute\". Era berean, planaren garapenean Andraguneak eta Berdintasun Kontseiluak izango duten garrantzia azpimarratu zuten. Kontseilua Durangoko hainbat elkarte feministek (Andereak, Bilgune Feminista eta Emakumearen Promoziorako Zentroa) osatu dute. [img]http://www.anboto.org/images/7300/7392/1.jpg[/img] Planaren eraketan parte hartu duten eragileen eskakizun nagusia aintzat hartuz, aurtengo ekintzek sentsibilizazioa izango dute oinarri. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko kontzientziazio kanpainak egingo dituzte. Berdintasun Sailetik bultzatuko dira, alderdiekin, Berdintasun Kontseiluagaz eta Andraguneagaz adostu ondoren. Jakinarazi dutenez, asteon bertan herritarren mahaia lanean hasi da. Elhuyar Aholkularitza zerbitzuak egin du bitartekari lana herritarren eta Udalaren artean. Mahai horretan Geu Be elkartea, Centro Palentino, Trasplantatutako Pertsonen Elkartea, Gurutze Gorria, Zabaltzen Sartu, Landa XXI elkartea eta norbanakoak daude. Urtean zehar hainbat bider batuko dira: \"Planaren diagnosian ez ezik, garapenean ere eragina izan dezaten nahi dugu\", azaldu zuen Goiztiri Diazek. Burutuko dituzten ekintza batzuen berri ere eman zuten: besteak beste, lengoaiaren erabilera ez sexistaren inguruko gida liburuak banatuko dituzte udaletxeko langileen artean. Beste ekintza batzuk dagoeneko egin dituzte Hiri Debekatuaren Mapa, esaterako. Azkenik, aurreratu zutenez, laster Berdintasun Plana herritarren aurrean aurkeztuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!