"Oporrak Bakean" programaren kanpaina hasi du Herria elkarteak

Anboto 2010ko api. 14a, 10:00

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako umeak udan Durangora ekartzeko programaren kanpaina abiatu du Herria elkarteak, Udalaren laguntzagaz.

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako umeak udan Durangora ekartzeko programaren kanpaina abiatu du Herria elkarteak, Udalaren laguntzagaz. Zortzigarren biderra da honakoa. Programan izena ematera deitu dituzte herritarrak. Argeliako Tindufen errefuxiatuta dauden saharar umeentzako laguntza eskatu du Herria elkarteak. Zortzigarren urtez, bertako umeak udan hona ekartzeko programa ipini du martxan, Oporrak bakean\" lemapean. Izena emateko epea zabalik dagoela azaldu dute Herriakoek. Hainbat helburu ezartzen dizkiote programari. Alde batetik, udan \"45-55 graduren bueltako tenperaturak ekidin ahal izatea\". Egonaldiaren bitartez, elikadura egokia eta azterketa medikua jaso ahal izatea ere gura dute. Amaitzeko, \"hemen dauden artean euren herrian dituzten gabezietaz gozatzeko aukera ematea\" ere ipini dute xedetzat. Egonaldia ekaina bukaeran edo uztaila hasieran hasiko da, eta abuztu bukaeran edota iraila hasieran amaitu. Umeak jasotzeak ez du koste ekonomikorik suposatzen; mantenua bakarrik. Familiek nahiz norbanakoek hartu ahal izango dituzte umeak; hori bai, durangarrek lehentasuna izango dute. Bestalde, egonaldian ezingo dira estatu espainiarretik urten. Herria elkartekoek azaldu dutenez, izena emateak ez du derrigortzen umea hartzera; informazioa jaso eta gero konfirmatzeko aukera bat da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!