Eskualdeko garapen Agentzia eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) hitzarmena sinatu dute, \"eskualdeko enpresen beharrak aseko dituzten\" ikastaro eta mintegiak antolatzeko.
Dagoeneko aurkeztu dute lehen mintegia. \"Enpresen likidezia krisi garaian\" izenburupean garatuko da, eta bi ataletan banatuko dute: irabazien eta ordainketen gestioa eta finantziazioa. Apirilaren 21ean izango da hitzordua, Durangaldeko Behargintzan. Goizeko 09:15ean hasita, bost orduko iraupena izango du, eta doakoa izango da. Gazteleraz emango dute lehenengo ikastaro hau.
Gerente, komertzial, finantza sektore eta administrariei zuzendua dago, besteak beste. Izena emateko,
www.amankomunazgoa.com helbidea erabili daiteke. Bestela, 94 623 25 22 telefonora deitu behar da.