Zapatura arte, Durangoko PSE-EE alderdiak Bigarren Errepublika aldarrikatu zeneko egunaren urteurrena ospatuko du, berbaldi eta irteerak antolatuz.
Zapatura arte, Durangoko PSE-EE alderdiak Bigarren Errepublika aldarrikatu zeneko egunaren urteurrena ospatuko du, berbaldi eta irteerak antolatuz.
Eguaztenean, urteurrenaren eguneko ospakizunagaz hasi zituzten ekitaldiak. Eguenean, Roberto Lertxundiren berbaldi bat eratu zuten. Zelan ez, Errepublika izan zuen berbagai. Soizalisten egoitzan izan zen ekitaldia. Jarduerek zapatuan jarraituko dute. Kasu honetan, Mirugainerako irteera antolatuko dute; milizianoak faxisten aurka borrokatu ziren mendi honetan. Goizeko 10:00etan ipini dute hitzordua.
Bigarren Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten.