Hainbat ekintza eta jardunaldi antolatu ditu Ibaizabal ikastolak, sortu zuteneko X. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 15ean eta 22an hitzaldi bana antolatu dute, eta maiatzaren 1ean egun osoko jaia.
Hainbat ekintza eta jardunaldi antolatu ditu Ibaizabal ikastolak, sortu zuteneko X. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 15ean eta 22an hitzaldi bana antolatu dute, eta maiatzaren 1ean egun osoko jaia.
Hitzaldietako gai nagusia komunikazioa da, eta hainbat hartzaileri zuzenduta daude. Lehenengoa apirilaren 15ean izango da Durangoko hizkuntza eskolako auditorioan. 19:30etik aurrera, Andoni Egaña bertsolariak nerabeen eta aita-amen arteko komunikazioari buruz jardungo du. Apirilaren 22an , haur hezkuntzako ikasleek Ipuinaren garrantzia haur-adierazpenean: Ipuina zubi hitzaldia eskainiko dute ikastolan, 17:30ean hasita.
Maiatzaren 1eko jaia
Maiatzaren 1ean egun osoko jaia antolatu dute. 12:30ean Ibaizabalen batu eta trikipoteoa egingo dute. Ondoren, 14:30ean, bazkaritara batuko dira ikastolako pilotalekuan. Bazkalostean bideo emanaldia, bertsolariak eta Oxabi taldeagaz erromeria egingo dituzte. Azkenik, 19:00etan, Zaparrada batukada taldeak joko du.
Bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna apirilaren 25a da, honako tokietan: Durangon Ibaizabalen eta Plateruenean; Zornotzan Andra Mari ikastolan eta Urtza tabernan; Elorrion Txintxirri ikastolan eta Parra tabernan; Galdakaon Eguzkibegi ikastolan eta Goizargi tabernan.