Batasunaren aurkako auzian, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Enrique Alaña durangarrarentzat, \"terrorismoagaz kolaboratzea\" leporatuta.
Batasunaren aurkako auzian, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Enrique Alaña durangarrarentzat, \"terrorismoagaz kolaboratzea\" leporatuta.
Beste hamasei lagunentzako ere zortzi urteko kartzela zigorra eskatu dute. Alaña 2002ko maiatzean atxilotu eta espetxeratu zuten auzi honengatik. Baldintzapeko askatasunean atera zen, epaiketaren zain.
Horrez gainera, fiskaltzaren akusazio idatziak jasotzen duenez, hamar urteko kartzela zigorra eskatu dute beste 20 lagunentzako: tartean dira Karmelo Landa eta Jose Luis Elkoro, besteak beste. Azkenik, kartzela zigorrik handiena Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Rufino Etxeberriarentzat eskatzen du: 12 urtekoa. Guztira, 43 lagun auzipetu dituzte auzi honetan.