Bisitari gehienak Bartzelonakoak izan dira. Atzerritik ere etorri dira; batez ere, Erresuma Batutik.
Bisitari gehienak Bartzelonakoak izan dira. Atzerritik ere etorri dira; batez ere, Erresuma Batutik.
Aste Santu honetan Durangoko Turismo Bulegoak 193 turista jaso ditu; iaz baino 97 bisitari gehiago. Bulegoaren datuen arabera, kokaleku berriak eragina izan du igoera horretan. Bisitarien %57 Estatutik etorri dira, gehienak Bartzelonatik; 33 turista, hain zuzen ere. Ondoren madrildarrak izan dira gehien, 27 bisitari, eta Valentziatik 11.
Atzerritik ere 12 turista joan dira informazio eske, turismoa egin guran. Gehienak Erresuma Batukoak izan dira, baina alemaniarrak, frantziarrak, suediarrak eta Estatu Batuetatik ere etorri dira Durango bisitatzera.
Turista gehienek egonaldi laburrak egin dituzte edo herritik pasatu egin dira. Ingurutik ere hurbildu dira, gehienak Bizkaitik; batez ere, Bilbotik eta Gipuzkoatik.