Milaka gazte batu ziren barikuan independentziaren aldeko GazteHerria jaialdian. Kontzertuetan jendez lepo egon zen Landako Gunea, eta kalean ere giroa izan zen egun osoan zehar.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7300/7344/1.jpg[/imgd] Eremu eta arlo askotariko gazteen ekimena da GazteHerria, Euskal Herriaren independentzia eraikitzea helburu duena. Bide horretatik, independentziaren aldeko jaialdia antolatu zuten barikuan Durangon. Musika, hitzaldiak, tailerrak…... denetarik egon zen goizean hasi eta gauera arte.
Alde zaharrean kale animazioa egon zen goizean, eta mahai-ingurua ere atondu zuten Plateruenean. Eguerdian denak batera bazkaldu, eta kalejiran joan ziren Landakoraino. Berri Txarrak, Ojos de Brujo eta Asian Dub Foundation taldeak izan ziren kartelburu, eta jendeak gogo biziz ikusi zituen kontzertuak.