Babes ofizialeko 460 etxebizitzaren eraikuntza sustatuko du Udalak

Anboto 2010ko api. 6a, 18:28

Etxebizitzaren arloan bost egitasmo ipiniko ditu martxan Durangoko Udalak.

Etxebizitzaren arloan bost egitasmo ipiniko ditu martxan Durangoko Udalak. Hainbat erakunderen bidez, babes ofizialeko 460 etxebizitza eraikitzea sustatuko du Durangoko Udalak. \"Udalak baditu hainbat eta hainbat lurzoru, eta askoz gehiago lortuko ditu plangintzaren kudeaketaren bitartez. Lurzoruon erabileraren bidez lortu beharko dira harik eta zerbitzurik eta ongizaterik osoenak Durangoko herritarrentzat\", azaldu dute udal ordezkariek. Bost egitasmotan banatuta egin dute eraikuntza honen aurreikuspena. Egitasmo horietatik hiru aurreratuta daude, azaldu dutenaren arabera: - PEOU_3 San Roke: Hitzarmena sinatuta dago, eta haren bitartez lur-zatia erosi dio Etxebizitza Sailari, gutxi gorabehera 140 bat etxebizitza eraikitzeko. Proiektua prestatzeko aldian daude. \"Ondo bidean, 2011 hasieran\" ekingo omen diete lanei. - UE_4 Odi bakar: Etxebizitza publikoa sustatzeari ekin diote. Tartean dira babes ofizialeko 58 bat etxebizitza eta beste 10 salmenta libreko. - Aramotz: Azalera eskubidepeko 26 etxebizitzatan, Aramotzen. Era berean, badira alokatzeko araubidepeko beste 26 etxebizitza. Bestalde, udalak aurreikusten du abian ipintzea etxebizitza publikoko honako sustapen hauek: - PP_1 Faustegoiena: 160 etxebizitzaren sustapena. Aurten eremuko urbanizatze lanei ekingo diete eta, era berean, udal etxebizitza publikoaren sustapena abiaraziko dute. - UE_16 Arripausueta: Aurkeztuta dago jabe bakarraren aldetiko proposamena. Era horretan, udalak geroan babes ofizialeko 50 bat etxebizitza eraiki ahal izango ditu. Aipatu hitzarmenean jasota dago, gainera, babes ofizialeko etxebizitzok eraiki ahal izateko urbanizatze beharrezkoa egikaritu dadila lehen etapan. Hala izanez gero, sustapena 2011n bideragarria izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!