Aitei zuzendutako afektibitate eta haurrentzako masaje ikastaroa Andragunean

Anboto 2010ko mar. 31a, 10:42

Durangoko Berdintasunerako Udal arloak aitei zuzendutako afektibitate eta haurrentzako masaje ikastaroa antolatu du. Bultzatzaileen arabera \"ikastaroaren oinarria umearen eta aitaren arteko topaketa ukimenaren bitartez da\".

Durangoko Berdintasunerako Udal arloak aitei zuzendutako afektibitate eta haurrentzako masaje ikastaroa antolatu du. Bultzatzaileen arabera \"ikastaroaren oinarria umearen eta aitaren arteko topaketa ukimenaren bitartez da\". Ikastaroaren antolatzaileek azaldu dutenez, \"aitaren eta seme-alabaren arteko lotura aberasten saiatuko gara giro lasai eta komunikazio afektiboarean bitartez eta umeari masajeak eginez bere lehenengo hilabeteetatik aurrera\". Ikastaroa Andragunean (Pinondo Plaza, 1) antolatuko dute. Aurkezpen berbaldia apirilaren 21ean, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan emango dute. Tailerra maiatzeren 8ko larunbatetik ekainaren 5eko larunbatera izango da. Izen ematea Andragunean bertan egingo dute. Jaioberriak bilerara eraman daitezke. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute, baina lehenago eskatu beharko da, apirilaren 14a baino lehenago, 944657092 telefono zenbakian. Informazio gehiago andragunea@durango-udala.net webgunean eta 944657092 telefono zenbakian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!